XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitor-eri, nahiz eta barrea urten, pentsakizun hau etorri jakon burura: Hau, zoroa badago be, hemen honeik zoroagoa ipiniko dabe.

Nahikoa entzunda eukala ta, Aitor baztartu zan, eguneko hizparringia hartu, ta jesarri zan.

Hizparringia hartu ebala esan dogu, baiña ez da osorik egia.

Egoan jendearentzat ez ziran nahiko hizparringi bi, ta bakotxak horri bat hartuten eban, gero euren artean truke egiteko.

Bere ondoan, gizon bat egoan, ha be hizparringia irakurten.

Bakotxak bere horria irakurri ebanean, truke egin eben, eta bigarren horriak irakurrita gero, ta beste guztiak okupata egozan ezkero, hitz egiten hasi ziran.

- Espetxeratu politikoa, ezta? - Bai, ta zu? - Ni, komuna.

Baiña aspertuta nago komunen artean egonarekin.

Lotsagarri da eurekin egotea.

- Eta, luzarorako daukazu? - Ez dot uste.

Nire kasua ikusten danean, kalean ipini beharko nabe.

Aitor-ek begiratu eutsan.

Besteak, jarraitu eban.

- Ni, kamioi baten txoferra naz.

Behin batean, kamioiarekin nijoala, bidean norbaitek gizon bat zapaldu eban eta iges egin.

Hasi ziran poliziak nor zan billiatuten, eta ni hartu ninduen.

Baiña ez nintzan ni izan.

Ez dago bape probarik.